Berriak

2023ko maiatzaren 29tik ekainaren 2ra, kontzertuak Anfiteatroan

aktualitatea kontzertuak

Ikasturtea amaitzeko eta 2022/2023 eskola-egutegian jasotzen den bezala, klaseak bihar, maiatzaren 26a ostirala, amaituko dira.

Hurrengo astean, maiatzaren 29tik ekainaren 2ra, Instrumentu espezialitateetako Kontzertuak egingo dira Barañaingo Lakuko Anfiteatroan, 18:00etatik 20:00etara. (euria eginez gero, kontzerutak Eskolako Entsegu Aretoan egingo dira)

Familia guztiak animatu nahi ditugu kontzertuetara etor daitezen eta gure ikasleen aurrerapenez goza dezaten!